
Urtero bezala, igande honetan Sukarrietara hurbilduko gara.
Sabino Aranari urtero egiten den omenaldian, EGIkideak han egongo gara. Badakizu non daukazun hitzordua igande honetan!!
Sukarrietan elkar ikusiko gara.
BILBOKO EGIkideen BLOGA

Urtero bezala, igande honetan Sukarrietara hurbilduko gara.
Sabino Aranari urtero egiten den omenaldian, EGIkideak han egongo gara. Badakizu non daukazun hitzordua igande honetan!!
Sukarrietan elkar ikusiko gara.

Euzko Gaztedik kanpaina abiarazi du. Bere leloa ” Ez ezkutatu! ez zaude bakarrik”
Gaur azaroak 25, Emakumeekiko indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu mailan, berriro ospatu nahi ez dugun egun hoietako bat; emakumeen giza- eskubideen urratzea oraindik ematen dela suposatzen duelako.
Euzko Gaztedik gaur ere, indarkeria egunero jasaten duten emakumeekiko solidaritatea berretsi nahi du, haien aurka egindako eraso fisiko zein psikologikoak gizabanakoaren oinarrizko eskubideen kontra egiten baitute. Historian zehar, batzuk bortxakeri mota hau justifikatzen saiatu dira arlo pribatuan gertatzen ziren arazoak zirela esanez; hala ere, azkenengo urteetan emakumeekiko indarkeriarekin amaitzeko pausu handiak eman dira bai arlo sozialean, bai arlo instituzionalean ere.
Zoritxarrez arazo larri hau ez da eremu geografiko edo kultura zehatz batera mugatzen, edozein herritan eta maila sozialean aurki daitezke indarkeri honen kasuak, betiere toki bakoitzeko berezitasunekin. Izan ere, emakumeak ez daude inon indarkeri honen arriskutik kanpo. Honek erakusten digu ustezko herri garatuetan ere askotan zaila dela emakumeen oinarrizko eskubideak babestea; hortaz, estatuko instituzioei eraso hauek desagertarazteko neurri eraginkorrak exijitu behar dizkiegu, bestela horien erantzule bihurtu ahal dira.
Emakumeekiko indarkeriaren jatorria, gaur egun ere, pairatzen duten diskriminazioa eta ezberdintasuna da gizonekin alderatuta. Gure gizartean oraindik topa ditzakegu arlo ezberdinetan diskriminazio egoerak, besteak beste: lanpostu bat lortzeko unean, lan berdinagatik soldata bera irabazten ez denean, goi mailako karguetara heltzeko zailtasunak…
Hori dela eta, arazo honekin amaitzeko premiazkoa da sexuen arteko berdintasuna erreala sustatzea; eta horretarako guztiz eraginkorra izango da Eusko Jaurlaritzan onartutako Berdintasun legea eta zentzu berean lan egiten duten bestelako araudiak.
Gaztediari gogorarazi behar diogu gizartea osatzen dugun gizon eta emakume guztiok berdinak garela eta eskubide berberak ditugula. Horrez gain, orain gure eskuetan dago ere indarkeri egoerak salatzeko aukera, beraz indarkeria pairatzen ari diren emakumeak indarrik ez dutenean egoera aitortzeko, guk auzartak izan behar gara eta tratu txarrak salatu behar ditugu.
Emakumeen kontrako indarkeri gehiagorik ez!


Aurreko igandean Matikoko Batzoki Barriaren inauguruazioa izan zen.
EGIkide ugari hara hurbildu ziren gure alderdiak Bilboko auzune honetan duen egoitzaren ireikerara. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, horrek ez zuen irekiera jaia gelditu eta ehundaka jeltzale hara hurbildu ziren Batzoki Barriari beren babesa emotera.