
Euzko Gaztedik, EGIk, Gogorregiren txosnaren kontra atzo gauean egindako erasoa salatu du. EAJko gazteek esan dute Aste Nagusiak ez duela merezi horrelako gertakaririk, eta Gogorregi Konpartsak eskatu du ideologia guztientzako adierazpen askatasuna errespetatzea. «Era berean, Aste Nagusia antolatzen duten erakunde eta parte-hartzaile guztiek, guk geuk barne, salatu egiten dugu aipatutako erasoa», jakinarazi dute.












