
Datorren larunbatean, abenduak 15, gazteoi eragiten diguten zenbait politikari buruzko jardunaldia izango dugu Irungo Ficoba-n (www.ficoba.org). Etxebizitza, Hezkuntza eta Inmigrazioa izango dira hizpide 09.30etan hasita, goiz eta arratsaldez. Hitzaldiak, solasaldiak, zine forum-a, kafeak, bazkaria,… Afalosterako ere aurreikusi dugu bertako aterpetxe baten lo egitea.
Euzko Gaztedi – EGIk antolatutako jardunaldian parte hartzea doakoa izango bada ere, izen-ematea beharrezko izango da (antolakuntza eta logistikarako, gehienbat). Horretarako ostiral eguerdia baino lehen mezu bat bidali euzkogaztedi@ gmail.com helbidera honako datuok emanez:
§ Izen-abizenak
§ Uri Erakundea (hala badagokio)
§ Telefono zenbakia (eskukoa)
§ Helbide elektronikoa












