Emilio Olabarriaren hitzaldia Errekaldeko Batzokian
Noiz: 2008/06/06 (ostirala)
Non: Errekaldeko Batzokian (Salazar Jenerala kalea 13, Bilbo)
BILBOKO EGIkideen BLOGA
“Ados zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?”
BAI
“Ados zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta Akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?”.
BAI
Zergatik?
Joan den urrian, Politika Orokorreko Eztabaidan, Lehendakariak Jose Luis Rodriguez Zapatero Presidenteari eskua luzatu eta itunerako egindako eskaintzari behin eta berriro uko egin diotelako.
Ezetza izan da eman diguten erantzun bakarra. Beti Ezetz! Herri honetako egoera politikoa etengabe oztopatzen duen harresi baten aurrean aurkitu gara. Eta ez gaude prest irtenbiderik eskaintzen ez duen gurpil zoroan bizitzeko.
Elkarrizketari eta irtenbideak bilatzeari ezezkoa ematerik ez genuela onartuko esan genuen. Herri honetako erakunde demokratikoek iniziatiba hartuko genuela, aurrera egiteko.
Euskal gizarteari emandako hitza bete egingo dugu!
Zer espero dugu?
- Eusko Legebiltzarrarengandik, alderdi politiko guztien Baietza espero dugu, ziur baikaude ez dela egongo ez alderdi politikorik, ez eta legebiltzarkiderik, Euskal Herriari hitza emateari uko egingo dionik.
Ezin da ulertu, herriaren iritzia zein den jakiteak nolatan zati dezakeen gizartea.
- Euskal gizartearengandik espero dugu herritar bakoitzak, zarata eta deskalifikazioa baino ez dakarren eztabaida politikoa eta hedabideetakoa alde batera utzirik, 45 segundo hartuko dituela bi galdera xume irakurtzeko, eta ondoren erabaki dezala zer egin behar duen, nola jokatu behar duen.
Ez utzi inori zure ordez erabakia hartzen!

Orain dela zortzi hilabete Aiarako Koadrilaren Presidente berria, hautatu zen PSOE, PP eta EAren botoekin. Egun horretan ideologikoki hain ezberdinak diren hiru alderdi horiek indarrak batu zituzten, alderdi nagusiaren hautagaia alde batera utziz. Horren atzean izan zena ez zen Koadrilarentzat onena nahi zutela, baizik eta EAJren hautagaiari boikota egin nahi ziotela. Gauzak horrela, begi bistan geratzen den gabezia agerian da: hauteskundeak izan direnenetik ez dago oraindik ere batzorderik…hiru pleno baino ez.
Eta galdera da, Koadrilaren papera nola geratzen da? Ahul, denbora-pasa…lotsagarria da, benetan. PSOEk 27 Koadrila osatzen duten 27 biltzarkidetatik 3 baino ez dauka eta nola ez, ahulezi honekin Koadrila “geldiune teknikoan” dago une honetan. Abertzaleentzat ere oso kolpe zuzena eta larria izan da. Hori guztia Aiarako Eusko Alkartasunari esker, alderdi abertzaleengandik gero eta gehiago urruntzen den aukera.
HAN PASADO 8 MESES DESDE LA CONSTITUCIÓN DE LA CUADRILLA DE AYALA, Y NI SIQUIERA SE HAN CONSTITUIDO LAS COMISIONES. ¿PARA QUE UNIERON SUS VOTOS EA, PSOE Y PP? SOLO PARA DESBANCAR AL EAJ –PNV SIN TENER SIN PROYECTO DETRÁS PARA AIARA.
AIARAKO EGI- EUZKO GAZTEDI
Como cada mes, EGI Bizkaia sigue organizando una salida al monte. La próxima será en el Duranguesado y más concretamente al monte Oiz el domingo 17 de mayo. Hay que apuntarse previamente: