Gaurkoan euskalzaleak pozik egon behar dugu. Bai atzoko Nafarroa Oineza arrakasta handia izan zuelako, bai gure hirian lortutako hitzarmenagatik ere.
Berriro ere argi geratu da gure Udalak, gure hizkuntzaren alde lan egiten duela egitasmo honekin.
Bi erakundeek (Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak) kultur hedapenerako ekintzak, ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak eta euskararen aldeko bestelako ekimenak bultzatuko dituzte.
Bilboko Udalak 25000euroko laguntza emnago dio Euskaltzaindiari Udal zerbitzuei aholkularatzeko eta euskarazko zerbitzua hobetzeko. Batik bat, bideen nomenklaturari eta hiriaren toponimiari egngo dira bideratuta aholkuak. Gainera, Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Berriko 15ean duen egoitzaren Zerbitzu Orokorren bidez herritarrek eskatzen dioten informazioa eta laguntza eskaintzen jarraituko du.
Aldi berean euskarak Bilbon bizi duen egoer aaztertuko da eta agortuta dauden Bilbori buruzko argitalpenak berarfitaratuko dira.
Aurrerapausu handia den akordio hau Abenduaren 31rarte egongo da indarrean eta 2006an onartutako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian kokaturik dago.
Zorionak Bilbo!