Euzko Gaztedik Isabel Celáaren, Hezkuntza sailburua, erabakia gogor salatu nahi du.

Euzko Gaztedik Isabel Celáaren, Hezkuntza sailburua, erabakia gogor salatu nahi du.

Euskaltzale guztiok dakigun bezala, igande honetan Bizkaiko Ikastolen Elkartearen jaia izango da Galdakaon, Ibilaldia alegia.

EGIk utzikeria hori salatu nahi du hain zuzen ere. Kargu publiko batek, bere arloan antolatzen den ekitaldi handi batera joateko ardura dauka. Baina ez hori bakarrik, are mingarriagoa da bertara ez joatea alderdikeria hutsagatik, bere alderdiak antolatzen duen jaira joateagatik.

Hori da PSEk euskararekiko eta euskaldunekiko agertzen duen jarrera, hutsala, ez digute garrantzirik aitortzen. Baina larriagoa da hau ez baita lehen aldia izango: maiatzaren 10ean izan zen Herri Urratsean ez zen gobernuko ordezkaritzarik joan, historian lehenengoz.

Euskaltzaleek horrelako jaiak antolatzen dituzte eta gizartearen babesa behar dute. Gobernuak babes hori sustatzeko erantzukizuna eta ardura dauka, hain zuzen ere jendea jai horietara joaten animatzeko. Euskara guztiona da, eta alderdien interesen gainetik dago.

Euzko Gaztedik, amaitzeko, gogoratu nahi du gure euskararen eta euskaldunen arteko konpromisoa sendoa dela, eta herritar guztion ondarea dena tinko defendatzen jarraituko dugula.

0 Respuestas a “Euzko Gaztedik Isabel Celáaren, Hezkuntza sailburua, erabakia gogor salatu nahi du.”



  1. Aún no hay comentarios

Escribe un comentario




RSS EGI

RSS Bizkaiko EGI

  • Euskararen eta herriaren etorkizuna
    Ugaitz Zabala (Deia) GAU ilunak egunsentia zekarreneko zantzua eta esperantza zeuzkan euskaltzale orok demokraziari ongi etorria eman ziotenean. Gau ilunak egunsentia zekarreneko zan-tzua eta esperantza zeuzkan euskaldun orok gizarte mugimenduek euskaltzaletasunaren lekukoa hartu zutenean legez. Gau ilunak egunsentia zekarreneko zan-tzua eta esperantza zeuka […]
  • Urriak 25, zer dugu ospatzeko?
  • Ikurrina Alderdi Egunean!
    Aurreko asteburuan Alderdi Eguna izan zen Forondako zelaietan. Asteburu osoan EGIkoak, akanpadan egon gara eta ekintza ezberdinak antolatu ditugu egun horietan. Argi ikusi da gure jendea, gure herriaren alde lan egiteko prest eta gogotsu dagoela.
  • Juventud y violencia: conceptos antagónicos (Deia egunkarian)
     (ARATZ CASTROk idatzia) DURANTE estos días estamos observando las reacciones que los distintos agentes sociales y políticos tienen sobre el Informe extraordinario sobre atención institucional a las víctimas del terrorismo en Euskadi presentado por el Ararteko días atrás. La información que llega a la sociedad a través de los medios de comunicación mayoritar […]
  • Flandesko Alderdi Abertzaleko zenbait gazteren bisita
    Flandesko Alderdi Abertzaleko 25 bat gazte gaur Euzko Alderdi Jeltzalearen Bilboko egoitzan izan dira, Sabin Etxean eta EAJ eta EGIko kideekin bildu dira. Era berean, eta Garbiñe Saez parlamentari jeltzalearen eskutik, datorren asteazkenean, hilaren 22an, flandestar gazteek Eusko Legebiltzarra bisitatzeko aukera izango dute. Argazki gehiago

RSS Blogosfera Jeltzalea

Argazkiak

Urriak 25, zer dugu ospatzeko?

Zure intimitatea babestu!

Protege tu intimidad

More Photos
Watch videos at Vodpod and other videos from this collection.

EGUTEGIA

Mayo 2009
L M X J V S D
« Abr   Jun »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031