EUROPAREN EGUNA ADIERAZPENA

europa-euzkadi

 

EUROPAREN EGUNA DEN

 

HONETAN,

 

EUROPAREN ALDEKO GAZTE

 

 DEMOKRATAK TALDEAREN

 

ADIERAZPENA

 

Europaren aldeko Gazte Demokratak taldea gazte erakunde politiko berria da, Euzko Gaztedi (EGI) horren fundatzaileen artean dagoelarik. Taldearen helburu nagusia komunak diren baloreetan sustraitutako Europar Batasunaren egitasmoa sustatzea da, baita elkarrekiko menpekotasunean oinarritutako Europa batu baten onurari buruzko informazioa europar gaztediari helaraztea ere. EGD taldearen sorrerak bat egin du gizarte, politika eta ekonomia europar eredu berri baten hastapena izan zen Erromako Tratatuaren sinaduraren 50. urteurrenarekin.

 

Gaur, maiatzak 9, Europaren aldeko Gazte Demokratak taldeak europar guztiekin batera, 1950ean Robert Schuman-ek egin zuen proposamena hartu nahi du gogoan. Beronek garai hartan europar gizabanakoen artean hedatzen ari zen izpiritua bildu zuen: elkarrekiko etsaitasun zaharrak ahaztu eta bake zein askatasun gune izango zen Europa berria eraikitzeko gogoa. Bost hamarkada igaro ondoren, europar bategitea errealitate bilakatu da.

 

Europar Batasunaren leloak itxuraz kontrajarriak diren bi kontzeptu batzen ditu: “batasuna eta dibertsitatea”. Batasuna oinarrizko baloreak partekatzean datza: demokrazia, justizia, giza-eskubideak, bakea, gizarte elkartasuna, emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasuna, kultura/hizkuntza/erlijio ezberdintasunari begirunea, kooperazioa eta garapen jasangarria, besteak beste. Nazio eta eskualde kultura sorta baten ezberdintasuna eta dibertsitatea nabarmen dira gure artean, baina Europa gainontzeko munduarengandik bereizten duten baloreen ondareak batzen gaitu.

 

Partaide diren Estatuen arteko bakea oraindik helburu nagusi bada ere, erronka berriak ari dira agertzen, azaleratzen eta areagotzen; horien artean globalizazio-prozesuari aurre egin behar diogu Europako gizarte estandarren aurkako eragile ez den politika sortuz. Ez diogu ekonomiaren globalizazioari aurre egin beharko soil-soilean; modu bertsuan eutsi beharko diegu kultura, etnia eta erlijio globalizazio-prozesuei, denak Europar Batasunaren handitzearen eta areagotzen ari den migrazioaren ondorio. Gure betebeharretako bat integrazioa erraztea eta euren baloreen zein bizimoduen ikaspena  izango da. Horregatik ezinbestekoa da estatu guztietan aplikagarri izango den politika bateratzailea, koherentea eta egonkorra ezartzea erronka berriei aurre egiteko.

 

Politika horien artean migrazio politika bateratua beharrezkoa da, gai hauxe izan da azkenengo hilabetetan luze eztabaidatu dena Europako erakundeetan. EGD-k honen inguruan proposamen zehatzak egingo ditu, Europako Alderdi Demokratiko-ko datorren 2009ko hauteskundetarako hautagaiak inspiratuko dituenak.

 

Europar Batasunak politika eta lege komunak sustatu behar ditu, estatu mailako erakundetatik nazioz gaindiko erakundeetara egindako ahalmen eskualdaketak beharrezkoa egiten baitu. Batez ere nazioz gaindiko mailan eraginkorragoak izaten ohi diren politikak eta legeak bultzatu behar ditu, hala nola: kanpo- politikan ahotsa bakarra izateko nazioarteko arazoetan; integraziorako baliabide bateratuak lortzeko (bat-bateko gobernuak aldatzean finkoak mantentzen direnak), globalizazioak eragindako ondorio kaltegarriei aurre egiteko eta garapen jasangarria lortzeko.

 

Jakinekoa da gaur egun gaztediak europar erakundeekiko sentitzen duen urruntasuna dela Europar Batasunaren arazo behinenetako bat. EGD taldeak gazte-jendearen artean europar politikari buruzko eztabaida sustatzeari ekingo dio, baita gaztedia bera europar zein nazioarteko harremanetan trebatzeari ere. Parte-hartze aktiboan datzan demokrazia Europako baloreetan garrantzitsuenetako bat da eta, beraz, etorkizuneko erabakitze-prozesuetan gizabanakoen parte-hartze hori ahalbidetuko duten tresna eta mekanismo berriak garatu beharko ditugu, batik bat gaztediari begira. Bide horretan lortuko dugu, agian, europarrengandik eta gure kezkak eta ardurenengandik hurbilago dagoen Europar Batasuna.

 

EGD taldeak, gainera, erakunde eraldaketan ekarpenak egiten jarraituko du, gartsu, sarri kontrajarriak diren Europar gizabanakoen gogo ezberdinak bilduko dituen araudi gorena sortze aldera. Datozen hilabeteotan urrats berriak egin beharko dira hurrengo 50 urteotako Europaren oinarriak sendotze aldera. Urratsok are demokratikoago, gardenago eta eraginkorragoa izango den Europar Batasunerantz bideratu beharko gaituzte, etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egite aldera.

 

Miren Saratxaga, Ana Iturriaga eta Eneko Zarraoa EGIko Aberri Batzordeko eta Kanpo Harremanetako Batzordearen kideak

Xanthi Kapsosideri Europaiko Komma Gazte Erakundearen kidea

Andrea Zafferani, Alternativa Giovanile Gazte Erakundearen koordinatzailea

Mantvydas Bekesius DARBAS Gazte Erakundearen Presidente Ordea

Andrea Casu, Ermanno Lombardo eta Alessia Mingardi Giovani della Margherita-ko Kanpo Harremanetako Batzordearen kideak

Ludovic Guilcher, U.D.F.-ko Gazte Erakundearen kidea

Anuncios

0 Responses to “EUROPAREN EGUNA ADIERAZPENA”



  1. Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




RSS EGI

RSS Bizkaiko EGI

  • El que quiera entender…¡que entienda!
    Iker Lobera Ezenarro (Deia) Día Internacional contra la Homofobia y la Transfobia TAL día como hoy, hace veinte años, Idaho se proclamó como algo más que un estado americano agrícola y despoblado, hogar de la mayoría de la diáspora vasca en los Estados Unidos, donde acudir al templo mormón cada domingo es el eje central de [...]
  • Euskararen eta herriaren etorkizuna
    Ugaitz Zabala (Deia) GAU ilunak egunsentia zekarreneko zantzua eta esperantza zeuzkan euskaltzale orok demokraziari ongi etorria eman ziotenean. Gau ilunak egunsentia zekarreneko zan-tzua eta esperantza zeuzkan euskaldun orok gizarte mugimenduek euskaltzaletasunaren lekukoa hartu zutenean legez. Gau ilunak egunsentia zekarreneko zan-tzua eta esperantza zeuka […]
  • Urriak 25, zer dugu ospatzeko?
  • Ikurrina Alderdi Egunean!
    Aurreko asteburuan Alderdi Eguna izan zen Forondako zelaietan. Asteburu osoan EGIkoak, akanpadan egon gara eta ekintza ezberdinak antolatu ditugu egun horietan. Argi ikusi da gure jendea, gure herriaren alde lan egiteko prest eta gogotsu dagoela.
  • Juventud y violencia: conceptos antagónicos (Deia egunkarian)
     (ARATZ CASTROk idatzia) DURANTE estos días estamos observando las reacciones que los distintos agentes sociales y políticos tienen sobre el Informe extraordinario sobre atención institucional a las víctimas del terrorismo en Euskadi presentado por el Ararteko días atrás. La información que llega a la sociedad a través de los medios de comunicación mayoritar […]

RSS Blogosfera Jeltzalea

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

Argazkiak

20170416 Aberri Eguna - Bilbo 750

20170416 Aberri Eguna - Bilbo 733

20170416 Aberri Eguna - Bilbo 694

Más fotos

EGUTEGIA

mayo 2007
L M X J V S D
« Dic   Jun »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

A %d blogueros les gusta esto: