ETAren SU ETENAREN HAUSTURAREN INGURUAN EGIk KALERATUTAKO HAUSNARKETAK

Prentsa oharra eta Iritzi artikulua

PRENTSA OHARRA:

Gaur ekainak 5 nohizbait gertatuko zela jakin arren, gertatzea nahi ez genuen berri batekin hasi dugu eguna. ETA erakunde terroristak 2006ko martxoaren 24ean iragarri zuen su-etena hautsi duela jakinarazi du. Bitartean gertatu den bake prosesuak porrot egin du eta, berriro ere, euskal gizartearen eta abertzaleon gehiengo ukaezin batek arbuiatzen duen antzinako antzu bezain kruel den estrategia gerrazalera bueltatuz.

Gertaera larri honen aurrean lau gogoeta egin nahi ditu Euzko Gaztedik.

1.- Euskal gatazkaren irtenbidea ez da inoiz konfrontazio antidemokratikotik eta zilegi ez den biolentziaren erabileratik etorriko.

XXIgarren mendean, bai euskal gizartea eta bai  munduko gainontzeko herritarrak bakearen aldeko kontzientziazio gero eta sakonagoa uztartzen ari dira konponbide militar eta biolentoak alde batera utzirik, jarrera hauek ez baitute bakebidean aportazio positiborik ezkeintzen, justu guztiz kontrakoa. Horren adibide garbia da oraindik indarrean dagoen Irakeko gerra; Biolentziak biolentzia gehiago sortu eta herritarren sufrimendua areagotu baino ez du egiten.

Beraz guk, Euzko Gaztedik, beti egin dugun bezela baina orain inoiz baino gehiago, biolentziaren arrazoiaren aurrean, hitzaren eta elkarrizketaren arrazoia aldarrikatzen dugu.

2.- Gatazka politikoen konponketa ez da erraza. Kanpoko eragozpenak, barruko tentazio okerrak norbereburua irabazle handitzat aurkezteko eta beste mila oztopok, mendeetako arazo politikoari eta bake ezari konponbidea lortzeko bidea kolokan jartzen dute askotan. Egoera honetan, guztiok daukagu bideari jarraipena eman ez izananaren erantzunkisunaren zati bat, baina ETAk eta ETAk bakarrik dauka oztopoei aurre egin eta konponbideak bilatzen jarraitu beharrean, kokildu eta bidean atzera egitearen erantzunkizuna orainarte lortutako aurrerapausu guztiak kolokan jarriz.
Ondorioz, oztopoen aurrean ausardia aldarrikatu nahi dugu eta erabat gaitzetsi bidean atzera bueltatzearen estrategia koldarrak.

3.- Gure babes osoa eskeini nahi diegu inoiz biolentziaren biktima izan diren pertsona guztiei, berriz ere traizionatua sentitu den euskal gizarte osoari, engainatuak sentitu diren ezker abertzaleko kideei eta batez ere, egiari eta duintasunari traizio eginez ETAk prosesuaren porrotaren erantzule bezela jarri dituen gure alderdiko, Euzko Alderdi Jeltzaleko, burukide guztiei.

EAJeko kideek askatasunez eta demokratikoki Euzkadiko herrialde guztietan aukeratu dituzten burukideak, beti defendatu dituzte askatasuna eta nazio eraikuntza 112 urte dituen alderdiaren buruzagitzan eta tinko eta irmo matentu dituzte bai bakarkako eskubide eta eskubide kolektiboen baloreak eta baita arazoen aurrean ausardiazko eta konpobiderako jarreren balio ukaezina. Guzti hau ez aitortzea eta lepotik, bake prosesuaren porrota intentzioz bilatu izanaren akusazio larria egitea, historiari, errealitateari eta egiari iruzur egitea da.

Beraz, puntu honetan aipaturiko guztiei babes eta esker ona berrestea baino ez zaigu gelditzen egin dituzten eta egiten jarraituko dituzten ahalegin zintzoengatik.

4.- Azkenik, ETAri zintzotasunez eskaera bat egin nahi diogu. Su etena haustean izan ez duen ausardia berreskura dezala eta gure herria eta gure gizartea behin betiko bake bidean eta gatazkaren konponketa bidean jar ditzala behin betiko egiazko su etena indarrean jarriz.

Euskal gizarteak ez du nahi eta ez du merezi mendeetan itxaroten ari den eta orain urtebete esperantzaz hartu zuen konponbide bidean berriz ere atzera egiterik.

IRITZI ARTIKULUA:

ETA=Herritarrak? Euskaldunok ez dugu ETA nahi!

EGI-ko Aberri Batzordeko Kideak

egun Euskal Herriak bizi duen noraeza politikoa dela eta, gizartea orokorrean eta gazteok batik bat, Euskal Herri aske bat ikusteko itxaropena galtzeko zorian gaudela ezin uka daiteke. ETAk, beste behin agenda politikoan bere ekarpena egitera dator, frente guztiak irekiz, hots, bai espainiar militarrak zein euskal hiritarrok aukeratu ditugun zinegotziak, legebiltzarkideak… Mehatxupean bizi daitezen indarkeriaren garai iluna irekiz. Argipen garaiak direla argi dago, ETAk bere akatsak -horrela kalifikatu badaiteke T4 ko bi erailketak- onartzeko gaitasunik ez du; are gutxiago, indarkeriaren erabilpenera bueltatzeak, ETAren ahultasunaren adierazle garbia da.

Erailketak, mehatxuak, xantai ekonomikoan jarduteko ez baita ausarta izan behar, koldarra baino; Euskal Herriak nahi duen bakea eta askatasunaren alde lan egiteko, oztopo guztien gainetik bakea eta askatasunaren alde lan egin behar da era arduratsu batean, Euskadin demokrazian eta askatasunean bizi nahi dugunok, ETAkideak baino gehiago garelako eta ulergaitza izateaz gain, onartezina da ETAk bere militanteen eskubideak euskal gizartearen eskubideen gainetik jartzea. Zeinen askatasun eta demokraziaren alde lan egiten dute?

Gobernuak eta EAJk dira, ETAren aburuz, arduradun nagusiak prozesua eteteaz gain beraien jarduera gaitzesgarrira bueltatzeko. Prozesua, arrazoi askorengatik eten daiteke, baina ez dago euskaldunik, alde batera bakarrik etetearen ardurak zuzentzen dituenik edo xantai ekonomikoa, kale borroka, mehatxuak eta T-4ko bi erailketak -ekintza terrorista definizioz- prozesurako aurrerapausoak izan dira? Zeinen alde ari da ETA lanean? Nork ikusi du bere diskurtsoa guztiz babestuta ETAren komunikatu honekin?

Azpimarragarria izan da, komunikatua idatzi duen ETAko militantea, hiritarron antzemateak eurenak lez adieraztea, hau da, herritarrok demokrazia eza pairatzen dugu aipa-tzen da komunikatuan, eta egia da herritarrok ez ditugu babesten inolako indarkeriaren adierazpenik, datorren eskutik datorrela; kontua zera da, ETAk erakunde armatu gisa adierazpenak egiteaz gain, euskal gizartearen izenean adierazpenak egiten ditu eta lehenengo pertsonan gainera; hori gutxi balitz, etorkizuna euren eskuetan dagoela esaten dute. Hau, ETAk bizi duen errealitatearekiko deskonexioaren adierazle garbia da. ETA=Herritarrak? Euskaldunok ez dugu ETA nahi!

Asko gara Euskal Herriaren burujabetasunaren alde eta noski bakearen alde lan egiten dugunok, eta gure sakrifizio pertsonala, idei, pentsamendu, ekarpen eta kasu honetan luma eta papera dira gure armak. Askatasunaren belaunaldia gara eta ez dugu onartuko, indarkeriaren banderapean datozenen gidaritza. Prozesua etenda dago, baina euskal gizartearen borondateak eutsiko dio, bakea eta demokraziaren bidetik Euskal Herria bere subiranotasuna lor dezan. Ez gaituzte kikilduko! Ez gaituzte geldituko! Euskal gizarteak du hitza eta ez aberria maite ez duten ETAko hauek!

Gora Euzkadi askatuta!

* Idazleak dira: Eder Sanchez, Miren Saratxaga, Ion Gambra, Kerman Orbegozo, Iñaki Zunzundegi, Iñaki Ozamiz, Gorka Retolaza, Izaskun Etxebarria, Eneko Zarraoa, Aketza Ajuriagogeaskoa, Nekane Alonso, Mikel Urkiaga eta Irkus Ansotegi

Anuncios

0 Responses to “ETAren SU ETENAREN HAUSTURAREN INGURUAN EGIk KALERATUTAKO HAUSNARKETAK”



  1. Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




RSS EGI

RSS Bizkaiko EGI

  • El que quiera entender…¡que entienda!
    Iker Lobera Ezenarro (Deia) Día Internacional contra la Homofobia y la Transfobia TAL día como hoy, hace veinte años, Idaho se proclamó como algo más que un estado americano agrícola y despoblado, hogar de la mayoría de la diáspora vasca en los Estados Unidos, donde acudir al templo mormón cada domingo es el eje central de [...]
  • Euskararen eta herriaren etorkizuna
    Ugaitz Zabala (Deia) GAU ilunak egunsentia zekarreneko zantzua eta esperantza zeuzkan euskaltzale orok demokraziari ongi etorria eman ziotenean. Gau ilunak egunsentia zekarreneko zan-tzua eta esperantza zeuzkan euskaldun orok gizarte mugimenduek euskaltzaletasunaren lekukoa hartu zutenean legez. Gau ilunak egunsentia zekarreneko zan-tzua eta esperantza zeuka […]
  • Urriak 25, zer dugu ospatzeko?
  • Ikurrina Alderdi Egunean!
    Aurreko asteburuan Alderdi Eguna izan zen Forondako zelaietan. Asteburu osoan EGIkoak, akanpadan egon gara eta ekintza ezberdinak antolatu ditugu egun horietan. Argi ikusi da gure jendea, gure herriaren alde lan egiteko prest eta gogotsu dagoela.
  • Juventud y violencia: conceptos antagónicos (Deia egunkarian)
     (ARATZ CASTROk idatzia) DURANTE estos días estamos observando las reacciones que los distintos agentes sociales y políticos tienen sobre el Informe extraordinario sobre atención institucional a las víctimas del terrorismo en Euskadi presentado por el Ararteko días atrás. La información que llega a la sociedad a través de los medios de comunicación mayoritar […]

RSS Blogosfera Jeltzalea

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

Argazkiak

EGUTEGIA

junio 2007
L M X J V S D
« May   Ago »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

A %d blogueros les gusta esto: