Giza eskubide urraketarik ez!!

Bizkaiko Euzko Gaztedi-EGIk “giza eskubide urraketarik ez!” kanpaina abiarazi dau, urtarrila eta otsaila artean.
Gaur egungoa giro kutsatua izan arren, ingurune honetan ezin deikiogu uko egin Giza Eskubide guzti-guztiak errespeatu daitezan eskatzeari, ezelako bereizketarik egin barik; izan be, Giza Eskubideen Deklarazino Unibertsala ez da batzuek besteoi aintzatesten deutseguzan eskubideen zerrenda hutsa, corpus osoa baino, multzo eratu legez hartu eta ulertu behar dan corpusa alegia.
Horrenbestez, ezin dogu multzo horretatik geuk gura doguzan eskubideak aukeratu eta apartau eta, aldi berean, barriz, komeni ez jakuzanak beste barik ezetsi.
Giza Eskubideak unibertsalak dira, gizon-emakume guztionak diralako, berez, eta era berean, besterezinak diralako; horrezaz ganera, Giza Eskubideak unibertsalak dira, gizon-emakume guztion eskubide guztiak Deklarazino horretan jasota dagozalako.
Unibertsaltasunaren bikoxtasun hori ulertu eta aintzat hartu barik, ezinezko dogu Deklarazinoaren Hitzaurrearen lehenengo paragrafoan planteetan diran helburu horreek jadesteko falta jakun ibilbide luzean aurrera egitea; hain zuzen be, ondokoa dakar Hitzaurre horretan:
”…munduko askatasunaren, justiziaren eta bakearen oinarria giza familia osotzen daben kide guztion berezko duintasuna eta eskubide bardin eta besterenezinak aintzatestean datza”.
Eskubide horreek urratzeak zuzenean erasoten dau giza duintasuna, eta zeharo ezetsi behar da, ezelako salbuespen barik.
Bizitzea oinarrizko eskubidea da, bizitza barik ezin daitekealako besterik izan; halan be, uste osoz eta kemenez, ezin deikiogu uko egin beste eskubide guzti-guztiak be errespeteteari, baldin eta, batik bat, gure jokaerea erakusbidetzat jarten badogu, gure buruak ganerakoen bizitza eta askatasuna errespetetako gauza ez diran pertsonakandik bereiziz. Izan be, barriketeak ez dau balio, egiteak baino.
Talde antolatu batzuek bizitzeko eskubidea eta askatasun eskubidea erasotea zeharo onartezina da, eraso hori gizarte osoaren aurkako erasoa dalako; hori adierazo ondoren, esan behar da onartezinagoa dala Estatuko erakundeek beste giza eskubide batzuk urratzea, berbarako, herritarren osotasun fisikoa edo psikikoa.
Onartu lei, onartu, arestion aitatu doguzan eskubideak eskubide horreek baino garrantzitsuagoak dirala, hau da, bizitzea osotasun fisikoa baino inportanteagoa dala; halan eta guzti be, Estatuak eskubide horreek modu sistematikoan urratzeak edo arduradun politikoek eta epaileek egoera horren aurrean ezer ez esateak edota eskuak garbitzeak erabateko ezespena eragin behar leuke, ezelako zalantza barik; ezetsi ezeze, jarduketa horreek guztiak sakon ikertzeko be eskatu behar leuke gizarte honek, bai eta inoiz be gehiago halakorik ez gertatzeko behar diran neurriak hartzeko be.
Azkenik, beste eskubide batzuk bermatzen dirala atxaki modura ipini eta pertsona batzuen eskubideak nahita eta jakinaren ganean urratzea giza eskubideak modu larrian erasotea da, goitik behera arbuiatu behar dogun itxurakeria ikaragarria dalako.

Anuncios

2 Responses to “Giza eskubide urraketarik ez!!”


  1. 1 naiara.g noviembre 19, 2008 en 1:36 pm

    hola que tal estais feos


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




RSS EGI

RSS Bizkaiko EGI

  • El que quiera entender…¡que entienda!
    Iker Lobera Ezenarro (Deia) Día Internacional contra la Homofobia y la Transfobia TAL día como hoy, hace veinte años, Idaho se proclamó como algo más que un estado americano agrícola y despoblado, hogar de la mayoría de la diáspora vasca en los Estados Unidos, donde acudir al templo mormón cada domingo es el eje central de [...]
  • Euskararen eta herriaren etorkizuna
    Ugaitz Zabala (Deia) GAU ilunak egunsentia zekarreneko zantzua eta esperantza zeuzkan euskaltzale orok demokraziari ongi etorria eman ziotenean. Gau ilunak egunsentia zekarreneko zan-tzua eta esperantza zeuzkan euskaldun orok gizarte mugimenduek euskaltzaletasunaren lekukoa hartu zutenean legez. Gau ilunak egunsentia zekarreneko zan-tzua eta esperantza zeuka […]
  • Urriak 25, zer dugu ospatzeko?
  • Ikurrina Alderdi Egunean!
    Aurreko asteburuan Alderdi Eguna izan zen Forondako zelaietan. Asteburu osoan EGIkoak, akanpadan egon gara eta ekintza ezberdinak antolatu ditugu egun horietan. Argi ikusi da gure jendea, gure herriaren alde lan egiteko prest eta gogotsu dagoela.
  • Juventud y violencia: conceptos antagónicos (Deia egunkarian)
     (ARATZ CASTROk idatzia) DURANTE estos días estamos observando las reacciones que los distintos agentes sociales y políticos tienen sobre el Informe extraordinario sobre atención institucional a las víctimas del terrorismo en Euskadi presentado por el Ararteko días atrás. La información que llega a la sociedad a través de los medios de comunicación mayoritar […]

RSS Blogosfera Jeltzalea

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

Argazkiak

20170416 Aberri Eguna - Bilbo 750

20170416 Aberri Eguna - Bilbo 733

20170416 Aberri Eguna - Bilbo 694

Más fotos

EGUTEGIA

enero 2008
L M X J V S D
« Dic   Feb »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

A %d blogueros les gusta esto: