Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundeak Balmasedan ospatuko du igandean Gaztetxo Eguna

Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundeak igande honetan ospatuko du, Balmasedan, 2008ko Gaztetxo Eguna. Jaialdia Enkarterrietako herriko San Severino plazan ospatuko da, ekitaldiz beteta, 11:15an hasi eta 18:45an amaituz, festaren antolatzaileek prentsaurrekoan Bilbon gaur iragarri dutenez.

Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundea orain dela 30 urtetik gazteriaren arloan eta aisialdian lanean dabilen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Gaur egun, udalerri ezberdinetan kokaturiko 20 taldez osatzen da:

Alonsotegi, Gordexola, Balmaseda, Astrabudua, Sondika, Barakaldo, Santurtzi, Erandio goikoa, Erandio bekoa, Plentzia, Urduliz, Algorta, Basauri, Leioa, Igorre, Artea, Olabeaga, Zalla, Mungia eta Larrazabal-Begoña.

Talde horiek guztiek 6 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduriko ekintza eta ekitaldi ezberdinak antolatzen dituzte,

euskararen erabilera, euskal kultura eta balioen heziketa (elkartasuna, tolerantzia, adiskidetasuna) sustatzeko asmoz. Helburu horiek lortzeko garatzen diren ekintzak Aisialdiko Begirale titulua duten gazte boluntarioak antolatu eta egiten dituzte.

Gaztetxo Eguna urtean behin Bizkaiko udalerri baten antolatzen den jaialdia da. Ekitaldian gaztetxoen mugimenduarekin harremana duten pertsona guztiek, Gaztetxo Eskola osatzen dutenek eta Koordinakundeko kide guztiek hartzen dute parte. Egunean zehar, haur eta gazteek, beste hainbat lagunekin batera, hezigarriak diren jolas-jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera izaten dute.

Jaialdiaren ezaugarrietako bat urtero antolatzen den Gaztetxo Egunerako kartel lehiaketa da. Lehiaketa honetan gaztetxo talde guztiek parte hartzeko aukera dute. 2008ko Gaztetxo Egunaren kartelaren irabazlea Santurtziko Gaztetxo taldea izan da.

Esan bezala, aurtengo jaialdia igande honetan ospatuko da, Balmasedako San Severino plazan. Bertan, besteak beste, eskulanak egiteko tailerrak, puzgarriak, herri kirolak, bazkaria, disko-festa eta txokolatada izango dira egun osoan zehar.

Anuncios

0 Responses to “Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundeak Balmasedan ospatuko du igandean Gaztetxo Eguna”



  1. Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




RSS EGI

RSS Bizkaiko EGI

  • El que quiera entender…¡que entienda!
    Iker Lobera Ezenarro (Deia) Día Internacional contra la Homofobia y la Transfobia TAL día como hoy, hace veinte años, Idaho se proclamó como algo más que un estado americano agrícola y despoblado, hogar de la mayoría de la diáspora vasca en los Estados Unidos, donde acudir al templo mormón cada domingo es el eje central de [...]
  • Euskararen eta herriaren etorkizuna
    Ugaitz Zabala (Deia) GAU ilunak egunsentia zekarreneko zantzua eta esperantza zeuzkan euskaltzale orok demokraziari ongi etorria eman ziotenean. Gau ilunak egunsentia zekarreneko zan-tzua eta esperantza zeuzkan euskaldun orok gizarte mugimenduek euskaltzaletasunaren lekukoa hartu zutenean legez. Gau ilunak egunsentia zekarreneko zan-tzua eta esperantza zeuka […]
  • Urriak 25, zer dugu ospatzeko?
  • Ikurrina Alderdi Egunean!
    Aurreko asteburuan Alderdi Eguna izan zen Forondako zelaietan. Asteburu osoan EGIkoak, akanpadan egon gara eta ekintza ezberdinak antolatu ditugu egun horietan. Argi ikusi da gure jendea, gure herriaren alde lan egiteko prest eta gogotsu dagoela.
  • Juventud y violencia: conceptos antagónicos (Deia egunkarian)
     (ARATZ CASTROk idatzia) DURANTE estos días estamos observando las reacciones que los distintos agentes sociales y políticos tienen sobre el Informe extraordinario sobre atención institucional a las víctimas del terrorismo en Euskadi presentado por el Ararteko días atrás. La información que llega a la sociedad a través de los medios de comunicación mayoritar […]

RSS Blogosfera Jeltzalea

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

Argazkiak

20170416 Aberri Eguna - Bilbo 750

20170416 Aberri Eguna - Bilbo 733

20170416 Aberri Eguna - Bilbo 694

Más fotos

EGUTEGIA

abril 2008
L M X J V S D
« Mar   May »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

A %d blogueros les gusta esto: