Archivos para 29 mayo 2008

Emilio Olabarriaren hitzaldia

Emilio Olabarriaren hitzaldia Errekaldeko Batzokian

Noiz: 2008/06/06 (ostirala)

Non: Errekaldeko Batzokian (Salazar Jenerala kalea 13, Bilbo)

Ados Zaude?

KONTSULTA LEGEA – IBARRETXE LEHENDAKARIAREN AGERRALDIA

“Ados zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?”

BAI

“Ados zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta Akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?”.

BAI

Zergatik?

Joan den urrian, Politika Orokorreko Eztabaidan, Lehendakariak Jose Luis Rodriguez Zapatero Presidenteari eskua luzatu eta itunerako egindako eskaintzari behin eta berriro uko egin diotelako.

Ezetza izan da eman diguten erantzun bakarra. Beti Ezetz! Herri honetako egoera politikoa etengabe oztopatzen duen harresi baten aurrean aurkitu gara. Eta ez gaude prest irtenbiderik eskaintzen ez duen gurpil zoroan bizitzeko.

Elkarrizketari eta irtenbideak bilatzeari ezezkoa ematerik ez genuela onartuko esan genuen. Herri honetako erakunde demokratikoek iniziatiba hartuko genuela, aurrera egiteko.

Euskal gizarteari emandako hitza bete egingo dugu!

Zer espero dugu?

– Eusko Legebiltzarrarengandik, alderdi politiko guztien Baietza espero dugu, ziur baikaude ez dela egongo ez alderdi politikorik, ez eta legebiltzarkiderik, Euskal Herriari hitza emateari uko egingo dionik.

Ezin da ulertu, herriaren iritzia zein den jakiteak nolatan zati dezakeen gizartea.

– Euskal gizartearengandik espero dugu herritar bakoitzak, zarata eta deskalifikazioa baino ez dakarren eztabaida politikoa eta hedabideetakoa alde batera utzirik, 45 segundo hartuko dituela bi galdera xume irakurtzeko, eta ondoren erabaki dezala zer egin behar duen, nola jokatu behar duen.

Ez utzi inori zure ordez erabakia hartzen!

http://www.lehendakari.euskadi.net/r57-4075/eu/contenidos/noticia/decla_20080528_leydeconsulta/eu_consulta/presentacion.html

Aiarako Euzko Gaztedi – Aiarako Koadrila‏


Orain dela zortzi hilabete Aiarako Koadrilaren Presidente berria, hautatu zen PSOE, PP eta EAren botoekin. Egun horretan ideologikoki hain ezberdinak diren hiru alderdi horiek indarrak batu zituzten, alderdi nagusiaren hautagaia alde batera utziz. Horren atzean izan zena ez zen Koadrilarentzat onena nahi zutela, baizik eta EAJren hautagaiari boikota egin nahi ziotela. Gauzak horrela, begi bistan geratzen den gabezia agerian da: hauteskundeak izan direnenetik ez dago oraindik ere batzorderik…hiru pleno baino ez.

Eta galdera da, Koadrilaren papera nola geratzen da? Ahul, denbora-pasa…lotsagarria da, benetan. PSOEk 27 Koadrila osatzen duten 27 biltzarkidetatik 3 baino ez dauka eta nola ez, ahulezi honekin Koadrila “geldiune teknikoan” dago une honetan. Abertzaleentzat ere oso kolpe zuzena eta larria izan da. Hori guztia Aiarako Eusko Alkartasunari esker, alderdi abertzaleengandik gero eta gehiago urruntzen den aukera.

HAN PASADO 8 MESES DESDE LA CONSTITUCIÓN DE LA CUADRILLA DE AYALA, Y NI SIQUIERA SE HAN CONSTITUIDO LAS COMISIONES. ¿PARA QUE UNIERON SUS VOTOS EA, PSOE Y PP? SOLO PARA DESBANCAR AL EAJ –PNV SIN TENER SIN PROYECTO DETRÁS PARA AIARA.

AIARAKO EGI- EUZKO GAZTEDI

Europaren eguna

Oiz Mendira!

Hilabetero Bizkaiko EGIk antolatzen dituen mendi martxekin jarraitzen du.

Oraingo honetan Durangaldera egingo dugu eta zehazki Oiz mendira. Mendi Martxa maiatzaren 17an (Igandea) izango da. Aurretik izena eman beharko da.

Como cada mes, EGI Bizkaia sigue organizando una salida al monte. La próxima será en el Duranguesado y más concretamente al monte Oiz el domingo 17 de mayo. Hay que apuntarse previamente:

  • info (a bildua) bizkaikoegi.org
  • 94. 403. 94. 00 (Iñaki)

RSS EGI

RSS Bizkaiko EGI

  • El que quiera entender…¡que entienda!
    Iker Lobera Ezenarro (Deia) Día Internacional contra la Homofobia y la Transfobia TAL día como hoy, hace veinte años, Idaho se proclamó como algo más que un estado americano agrícola y despoblado, hogar de la mayoría de la diáspora vasca en los Estados Unidos, donde acudir al templo mormón cada domingo es el eje central de [...]
  • Euskararen eta herriaren etorkizuna
    Ugaitz Zabala (Deia) GAU ilunak egunsentia zekarreneko zantzua eta esperantza zeuzkan euskaltzale orok demokraziari ongi etorria eman ziotenean. Gau ilunak egunsentia zekarreneko zan-tzua eta esperantza zeuzkan euskaldun orok gizarte mugimenduek euskaltzaletasunaren lekukoa hartu zutenean legez. Gau ilunak egunsentia zekarreneko zan-tzua eta esperantza zeuka […]
  • Urriak 25, zer dugu ospatzeko?
  • Ikurrina Alderdi Egunean!
    Aurreko asteburuan Alderdi Eguna izan zen Forondako zelaietan. Asteburu osoan EGIkoak, akanpadan egon gara eta ekintza ezberdinak antolatu ditugu egun horietan. Argi ikusi da gure jendea, gure herriaren alde lan egiteko prest eta gogotsu dagoela.
  • Juventud y violencia: conceptos antagónicos (Deia egunkarian)
     (ARATZ CASTROk idatzia) DURANTE estos días estamos observando las reacciones que los distintos agentes sociales y políticos tienen sobre el Informe extraordinario sobre atención institucional a las víctimas del terrorismo en Euskadi presentado por el Ararteko días atrás. La información que llega a la sociedad a través de los medios de comunicación mayoritar […]

RSS Blogosfera Jeltzalea

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

Argazkiak

20170416 Aberri Eguna - Bilbo 750

20170416 Aberri Eguna - Bilbo 733

20170416 Aberri Eguna - Bilbo 694

Más fotos

EGUTEGIA

mayo 2008
L M X J V S D
« Abr   Jun »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031