bilbobatzarra

Bilbo Batzarra, Bilboko EGIkideen erakundea da (Abando, Begoña, Bilbo Zaharra, Deustu, Errekalde, Ibai Eder, Indautxu, Kastrexana, Larazabal, Matiko, Sabindarrak eta Zorrotzako Batzokien EGIkideak).

Printzipioak

 

 

egi

 

 


Euzko Gaztedi-EGI EAJren gazte erakundea da. EGIk bere burua:

bezala jotzen du Gizakiaren onurarako diren mugimendu guztien aldekoak gara. Gure lan eremua gazteria izanik Euzkadi edo Euskal Herriaren subiratasuna berreskuratzea dugu helburu. Europearrak izatearekin batera bakea, tolerantzia eta giza eskubideei errespetua nagusi diren markoa nahi dugu.

.

 

EGI Tourrean

 

Handitu

EGI Tourrean

Euzko Gaztedi-Juventud Vasca Bilbon sortu zen 1904-ko Otsailaren 14an, Sabino Arana EAJ eta Euzko Abertzaletasunaren sortzailearen heriotzaren hiru hilabete garrenean. EGIren sorreraren arrazoia, Sabino Aranak sortutako abertzaletasuna eta askatasun ideiak hedatzen jarraitzea izan zen.

Bere sorreran Euzkadiren askatasunaren alde lanegiteko prest zeuden 400 kide zituen, eta honek erakunde hau abertzaletasunaren aldeko taldeen artean postu nagusian jarri zuen, estatu espainarrean gudazibila hasi arte.

Handik aurrera gazte gehienek guda hartan borrokatu zuten baina orduan ere, Eusko Gaztedik euskotar gazteen artean agertzen jarraitu zuen nahiz eta guda ostean egin zuen talde honek bere lanik nagusiena. Gaur egun existitzen den Euzko Gaztedi Venezuelan sortu zen.

Orduko atzerriratutako gazteak izan ziren askatasun handiagoa edukitzean, euskal erresistentziaren egitura antolatzen hasi zirenak. 1960an gazteentzako eta gazteen ideiak eta ekintzak azaltzeko aldizkari bat atera zen, GUDARI aldizkaria. Aldizkari honek informazio emanez, barne eta kanpoko erresistentziaren artean hartuemonak handitzeko funtzioa zuen, baina ikusiaz honekin ez zela nahikoa, eta beste gazte talde politikoetatik desberdintzea derrigorrezkoa zela, gazte abertzale haiek sigla batzuk atera zituzten. EGI siglak.

 

Bazegoen jadanik gazte guztiek helburu batetan hau da, Euzkadiko askatasuna lortzean, batzen zituen izen bat, baina derrigorrezkoa zen izenaz aparte sinboloren bat, EGIk ateratzen zuen propagandan agertzeko. Horrela Juan Queralti (“Momento” aldizkari Venezolanarren ilustratzailea eta katalan abertzalea izategatik atzerriratutakoa) eskatu zitzaion sinbolo hura egiteko, aurreko gudari belaunaldiak, hurrengoari ematen zien testiguaren ideia isladatu behar zuela esanez. Horrela Queraltik Picassoren Gernikatik atera zuen zuzia, EGIren sinbolo bihurtu zen. Ordutik aurrera, EGIren giza eta politika ekintzak garrantzi handiagoa hartuz doaz bere militante kopurua ere handituz doalarik.

 

EGIren manifestazioa

 


EGIren manifestazioa

EGIren ekintzak gehitu egiten dira, argi eta garbi esanez, herri honek ez zuela inoiz onartuko espainiar estatuaren zapalkuntzarik. Momentu garrantzitsu bat “Malatoekintza” izan zen, Burgosko Katedraleko punturik altuenean ikurriña bat jarriaz Hispanitate egunean, eta berriro ere Euzkadi nazio aske dela gogoratuz. Ezin dugu ahaztu ordurako EGIk Europako beste nazioarteko gazte abertzaleekin bazituela hartuemanak gaur egun ere jarraitzen dutenak.

1975an Franco hil zen eta EGI indar handiagoz agertu zen, bere abertzaletasun iritziak emanez. Orduko urteetan gazte asko atxilotuak izan ziren Euzkadi zer zen azaldu zutelako. Urte gogorrak izan ziren gazte askok torturak eta heriotzak jasan zituztelarik. Diktadura eta hurrengo urteetan estatu espainolak sortutako indarkeria jasan zuten gazteak asko izan ziren

Nazioarteko harremanak

Urteko Ekitaldiak

  • Mintegiak
  • Jardunaldiak
  • Udako unibertsitateak
  • EGI EGUNA. Aberri Egunaren aurreko asteburuan EGIren urteko kanpaldia.
  • Alderdi Egunaren kanpaldia.
  • EGIko Plaza (Bizkaian) = Kirolak+politika+jaia
  • Txangoak

Gogorregi Konpartsa bilboko aste nagusian

————-

Euzko Gaztedi (EGI)

Somos la organización juvenil de EAJ-PNV. Somos jóvenes vascos entre 16 y 30 años. EGI se autodefine como organización vasca, democrática, plural, participativa y humanista, abierta al progreso y a todos los movimientos de avance que redunden en beneficio del ser humano. Siendo nuestro ámbito de actuación la juventud, tenemos el fin de la recuperación de la soberanía de Euskal Herria. De clara vocación europeísta y humanista deseamos lograr un marco de respeto a los derechos humanos y a la identidad de los pueblos

Anuncios

RSS EGI

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS Bizkaiko EGI

  • El que quiera entender…¡que entienda!
    Iker Lobera Ezenarro (Deia) Día Internacional contra la Homofobia y la Transfobia TAL día como hoy, hace veinte años, Idaho se proclamó como algo más que un estado americano agrícola y despoblado, hogar de la mayoría de la diáspora vasca en los Estados Unidos, donde acudir al templo mormón cada domingo es el eje central de [...]
  • Euskararen eta herriaren etorkizuna
    Ugaitz Zabala (Deia) GAU ilunak egunsentia zekarreneko zantzua eta esperantza zeuzkan euskaltzale orok demokraziari ongi etorria eman ziotenean. Gau ilunak egunsentia zekarreneko zan-tzua eta esperantza zeuzkan euskaldun orok gizarte mugimenduek euskaltzaletasunaren lekukoa hartu zutenean legez. Gau ilunak egunsentia zekarreneko zan-tzua eta esperantza zeuka […]
  • Urriak 25, zer dugu ospatzeko?
  • Ikurrina Alderdi Egunean!
    Aurreko asteburuan Alderdi Eguna izan zen Forondako zelaietan. Asteburu osoan EGIkoak, akanpadan egon gara eta ekintza ezberdinak antolatu ditugu egun horietan. Argi ikusi da gure jendea, gure herriaren alde lan egiteko prest eta gogotsu dagoela.
  • Juventud y violencia: conceptos antagónicos (Deia egunkarian)
     (ARATZ CASTROk idatzia) DURANTE estos días estamos observando las reacciones que los distintos agentes sociales y políticos tienen sobre el Informe extraordinario sobre atención institucional a las víctimas del terrorismo en Euskadi presentado por el Ararteko días atrás. La información que llega a la sociedad a través de los medios de comunicación mayoritar […]

RSS Blogosfera Jeltzalea

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

Argazkiak

EGUTEGIA

noviembre 2017
L M X J V S D
« Abr    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

A %d blogueros les gusta esto: