Archive for the 'Kanpaniak' Category

Mendi Martxa, geure ikurriñaren homenez

Mendi martxa hau pasa den astean espainiar militarrek Gorbeako Gurutzean espainiako bandera jartzeagaitik antolatu da. Horrexeagaitik datorren uztailaren 4an goizeko 9:00etangorbea militar elkartuko gara Pagomakurren ikurriñegaz, Gorbeara igotzeko.

Esta Subida al monte viene motivada por la reciente colocación en la cruz del Gorbea de una bandera española (de extremas dimensiones) por parte de tropas españolas que se encontraban de maniobras en el lugar. Es por ello que nos juntaremos en Pagomakurre el próximo 4 de julio a las 9:00 portando ikurriñas para ascender en grupo hasta la cima del monte Gorbea.

«Zu ez bazoaz, haiek erabakiko dute»

Euzko Gaztedi-EGIk 5000 postal banatuko ditu gaur Balentzian «Zu ez bazoaz haiek erabakiko dute» lelopean.  Kanpaina, Bloc Joven, Bloc Nacionalista Valenciaren gazteria, JNC eta Euzko Gaztedi-EGIren elkarlan batetatik atara da.

"Zu ez bazoaz haiek erabakiko dute"

"Zu ez bazoaz haiek erabakiko dute"

Emakumeak kontari concurso de relatos

XVI concurso de relatos organizado por el area de igualdad, cooperación y  cuidadania del ayuntamiento de Bilbao EMAKUMEAK KONTARI ya está en marcha.

Los plazos de entrega serán del 12 de Abril al 8 de Mayo.

Ireki da  Bilboko udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hirritarerren saileko XVI. EMAKUMEAK KONTARI narrazio lehiaketa.

Lanak bidaltzeko epea 2009ko Maiatzaren 8an bukatzen da.
Emakumeak kontari

Aberri eguna 09. Domekan, danok Bilbora!

Aberri eguna 09

Gora ta gora Beti

Datorren Apirilaren 12an (Igandea) eta goizeko 11etatik aurrera Bilbon, ABERRI EGUNA ospatuko dugu EAJko kideok eta zaleak.

Egun osoan zehar izango den ekitaldi honetara parte hartzeko deia luzatzen dizuegu, bai ekitaldian, bai bazkarian eta bai ondorengo jaian.

Gaztea Bazara…

Parte Hartu!

www.gazteabazara.org

http://gureerakundeenalde.com

2008ko otsailaren 14an Standford Unibertsitatean garatuko den ekitaldi akademikoan, bertan Euzkadiko Lehendakaria den Juan Jose Ibarretxe Markuartuk parte hartzeko gonbidapena hartu duenez, eskaera honi babesa ematen diogun hiritarrok argi eta garbi adierazi nahi dugu, euskaldun guztion herriaren borondatearen ordezkaririk gorenaren adierazpen askatasuna mugatzeko ahaleginekin bat ez gatozela.

Sinatu adierazpena: http://gureerakundeenalde.com

Giza eskubide urraketarik ez!!

Bizkaiko Euzko Gaztedi-EGIk «giza eskubide urraketarik ez!» kanpaina abiarazi dau, urtarrila eta otsaila artean.
Gaur egungoa giro kutsatua izan arren, ingurune honetan ezin deikiogu uko egin Giza Eskubide guzti-guztiak errespeatu daitezan eskatzeari, ezelako bereizketarik egin barik; izan be, Giza Eskubideen Deklarazino Unibertsala ez da batzuek besteoi aintzatesten deutseguzan eskubideen zerrenda hutsa, corpus osoa baino, multzo eratu legez hartu eta ulertu behar dan corpusa alegia.
Horrenbestez, ezin dogu multzo horretatik geuk gura doguzan eskubideak aukeratu eta apartau eta, aldi berean, barriz, komeni ez jakuzanak beste barik ezetsi.

Azaroaren 25a

EGI-azaroak25

Berriro ere heldu zaigu azaroaren 25a, Emakumeekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna, eta urtero egin izan duen moduan gizartearen gaitz honen kontra agertuko da Euzko Gaztedi-EGI beste behin ere.

Seguir leyendo ‘Azaroaren 25a’

Ekarri gurera! Jostailu eta liburuen bilketa-kanpaina

jostailu-copy.jpg

Bizkaiko Lurralde Kontseiluak, 2007ko Gabonetarako, premiak daukiezan umeentzako jostailu eta liburu bilketa kanpaina abiarazi dau. Zuengandik jasotzen doguzan gauza guztiak, premiak daukiezan umeekaz lan egiten daben alkarteen artean banatuko doguz.

Zuen dohaitzak Sabin Etxean  bertan jasoko doguz abenduaren 18 martitzenerarte.

Aldez aurretik zuen laguntza eskertuz agur bat.

Caution, nation under construction

Bizkaiko EGI - caution nation under construction

2007ko Bizkaiko EGIkideok Alderdi Egunerako atara genuen kanpaina. Aberri eraikuntzan ari gara, eguneroko lana da guretzako hori.


RSS EGI

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS Blogosfera Jeltzalea

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

Argazkiak

EGUTEGIA

May 2024
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031